| 2006ko San Joan kontzertua - Tolosa 750 |
|
Ordu eta erdi inguruko ikuskizuna izango da musika, dantza, irudia eta eszenifikazioak konbinatuz eta gehienbat Tolosako taldeen arteko partaidetzan eta lankidetzan oinarrituz. Mundua dantzan jartzea. Ez al du inork inoiz hori amestu? Eta amesten hasiz gero, noiz aurkituko udako solstiziokoa baina gau magikoagorik horretan hasteko? San Joan gaua, biziaren gaua, argiarena, eguzkiarena, ametsena… Eguzkiarekin batera, ilargia, haizea, lurra, sua, ura… natura osoa dantzan jarri eta beraiekin batera guk dantzatu. Baina dantzatzeko musika behar… eta musika izango dugu ikuskizun honetan bidaia lagun eta garraiobide. Abesbatzak, banda, jazz laukotea, bakarlariak… Hauen bitartez egingo dugu amets ikuskizunak irango duen ordu eta erdian zehar, eta hauek sorturiko doinuetan kulunkatuko dira amets egiten lagunduko gaituzten dantzari eta era guztietako parte hartzaileak. Hemengo eta hango doinuak, betiko kantuak eta bereziki gau honetarako sortuak, estilo eta formazio desberdinak, inprobisazioa, argi jokoak, soinu efektuak, sorpresak… Piztu dezagun bada su garbitzailea! Has dadila festa! Juantxo Zeberio Etxetxipia |

