tolosa750
tolosa750

BURUTUTAKO PROIEKTUAK
marra

Koldobika Jauregiren erakusketa Tolosaren 750. urteurrenean

Tolosaren sorreraren 750. urteurrena zela eta, Koldobika Jauregi eskultore alkizarrak 750 Fundazioaren enkarguz tamaina handiko 15 piezez osatutako bilduma jarri zituen erakusgai (pieza bakoitzak 4 eta 12 tona bitartean pisatzen du). Guztira, Tolosako bost leku desberdinek -Larramendi Kaleak, Andre Maria plazak, Plaza Zaharrak, San Frantzisko pasealekuak eta Zabalarreta parkeak- hartu zituzten iraila bitartean eskultoreak egindako obrak aire librean.

Betiko erakusketatik kanpo dagoen erakusketa izan zen, bai neurriengatik, bai espazioarengatik eta baita bere mamiengatik. Eskulturak Markinako marmolez eta Lasturko grisez eginikoak dira eta Euskal Herriko hainbat gaiekin lotura dute (folklorea, kirola, filosofia, etab.). Artista Zuberoako doinu zaharretan inspiratu zen, letrarik gabeko doinu inprobisatuetan, alegia. Eskulturek ez dute izenbururik baina eragin bereko sinbiosi batez loturik daude Kantu ixilaren izenburupean.

Hamabost eskulturak irailaren 30 arte egon ziren ikusgai herrian eta ondoren horietako bat, hau da, tolosarrek aukeratutakoa bertan geratuko zen 750. urteurrenaren ondarearen adierazgarri. Herritarrek aukeratutako pieza herrian dogoen eskultura garaikideko erakusketa iraunkorrera gehitu zen, besteak beste, Chillida, Oteiza eta Ugarteren obrekin batera.

Koldobika Jauregiren eskulturaren aurkezpena

Eskultura aukeraketako emaitzak