tolosa750
tolosa750

BURUTUTAKO PROIEKTUAK
marra

Koldobika Jauregiren eskulturaren aukeraketako emaitzak

Tolosa 750 Fundazioak eskerrak eman nahi dizkie Koldobika Jauregiren eskulturaren aukeraketan parte hartu duten tolosarrei eta jakinarazten du aukeraketaren erabakia datorren bileran hartuko dutela inkestetako emaitzak kontuan izanda beti ere. Bilera horretan erakusketaren babesleen eta Koldobika Jauregiren proposamenak ere hartuko dira gogoan, tolosarren boto gehien jaso dituzten lau eskulturetan oinarrituta. Horretaz gain, fundazioak etorkizunerako ondare izango den eskultura honen laguntza ekonomikoan beren interesa erakutsi duten hainbat sektoretako enpresak eskertu nahi ditu. Gainera, eskultore alkizarrarekin iritsitako akordioari esker, eskultura erakusketa abenduaren 10 arte izango da ikusgai Tolosan.

Boto gehien jaso dituzten eskulturak ondorengoak izan dira: lehengo postuan botoen %18,7arekin Geltoki kalea eta San Frantzisko arteko gurutz-bidean dagoen eskultura (310x140x140, Lasturreko grisa). Bigarren eta hirugarren postuan, biak botoen %11,8arekin Arkauteko parkean dagoena (145x105x150, Markinako beltza) eta Plaza Zaharrean dagoena (145x290x40) daude. Laugarren postuan berriz, botoen %9,5arekin San Frantzisko pasealekuan Beotibar frontoiaren parean dagoen eskultura dago.

Eskultura jartzeko lekuei dagokienez, Zabalarreta parkea izan da boto gehien jaso dituena %23,8arekin. Jarraian, Plaza Zaharra dago %21,4arekin eta, azkenik, Andre Maria plaza botoen %17,5arekin.

Parte hartzaileen datuak

Orotara 347 boto baliagarri jaso dira eta horietatik %56,5 emakumezkoak izan dira eta %43,5 gizonezkoak. Urte tarteei dagokienez, 0-19urte bitartekoak %32,2 izan dira, 20-39 urte bitartekoak %20,7, 40-59 bitartekoak %29,6 eta 60 urtetik gorakoak %17,5.

Zozketako irabazleak

Serigrafiaren eta kamiseten irabazleak Tolosaldea Tour-etik pasa beharko dira (Santa Maria plazan) saria jasotzeko eta CDen irabazleak, berriz, Kultur Etxetik. Hauek dira zozketako irabazleak:

Serigrafia:

  • Antonio Millán Asenjo

CDak:

  • Arantxa Arakama
  • Imanol Odriozola Galarza
  • Lierni Azkoe Laso
  • Aitor Eceizabarrena Pérez
  • Iñaki Zabala Urrestarazu
  • Heiko Callens Achaga
  • Nabil Haimane
  • Iker Sukia
  • Andrea Díaz de Eguilaz
  • Richard Díaz de Guereñu

Kamiseta:

  • Dori Anton Moreno
  • Ramoni Mujika Garmendia
  • Gloria Rodríguez Álvarez
  • Isabel Camisón
  • Maialen Severino Dávila