tolosa750
tolosa750
BURUTUTAKO PROIEKTUAK
marra

Koldobika Jauregiren eskultura Tolosan jartzeko aukeraketa

Tolosarrek Koldobika Jauregiren hamabost eskulturetatik herrian betirako zein geratuko den aukeratu dute. Helburu honekin txartelak prestatu ziren tolosarrek zein eskultura geratuko zen eta non kokatuko zen aukera zezaten. Txartel hauek eskuragarri egon ziren herriko dendetan, tabernetan, Kultur Etxean, liburutegian, ikastetxeetan eta Tolosaldea Touren. Horretaz gain, partehartzaile guztien artean Koldobika Jauregiren serigrafia bat, Tartalok diseinatutako bost kamiseta eta "Tolosako Musika"-ren 10 CD zozketatu ziren.

Parte hartzeko txartelak bete zituzten hamabost eskulturen artean gogokoena eta kokalekua adieraziz. Azken hau edozein izan zitekeen, bai orduan eskulturak zeuden lekuak baita norberak nahi zuen beste herriko edozein txoko ere. Datu pertsonalak ere jarri behar ziren zozketan parte hartu ahal izateko. Pertsona bakoitzak behin bakarrik botatu ahal izan zuen.

Azkenik, fundazioko kideak bildu ostean Plaza Zaharrean dagoen eskultura aukeratu zuten Tolosako Zabalarreta parkean jartzeko.