tolosa750
tolosa750
BURUTUTAKO PROIEKTUAK
marra

"IpuinArtean I" bideoaren aurkezpena

Aurelio Vicente artista tolosarrak "IpuinArtean I-Encuentos I" bideo-lana aurkeztu zuen, ekainaren 2an, Tolosako Kultur Etxean. Multikultuarismoari buruzko gogoeta izan nahi duen bideo honek, elkarrizketa eta irudi metaforiko bidez izen bereko erakusketaren edukia deskribatzen du.

“IpuinAtean-Encuentos” egitasmoaren baitan, immigrazioaren auzia eta gaur egungo egoera aztertzen dira, Tolosaren sorreraren 750. urteurrenaren inguruan, betiere, eta erakusketa ibiltari baten bitartez, hogeita hamasei artisten lanak biltzen dira, beren jatorrizko kulturarekiko desberdina den beste baten ipuin kontaketan oinarrituak.

Bideo-lanak dokumentala, eta reportajea bezalako generoak nahasten ditu, baita zinean erabiltzen den estiloa ere. Bertan musika osagai garrantzitsu bihurtzen da bitartekari bezala duen garrantzia dela eta. Edukiak, hiper-teknologiak eta inmigrazioak eragindako gizarte aldaketei egiten die erreferentzia, eta bere helburua ikuslearengan galderak eta elkarrizketa sortzea da.