|
Tolosaren sorrera - 1256 |
| Gaztelako Koroak, XIII. mendeko lehen erdian, Gipuzkoako itsasaldean hiriak sortu zituen, kostaldea ustiatzeko helburuarekin. Mende bereko erdialdean, 1256. urtean, Alfontso X. Jakitunak Ordiziari, Segurari eta Tolosari hiri-gutunak eman zizkien. Hirurak ere barnealdean, Nafarroako eta Gipuzkoako mugan (Gipuzkoa Gaztelan sartu zenetik, 1200. urtean, Nafarroa atzerri bihurtu baitzen), nork bere jabetzako lurrak defendatzeko estrategiarekin eta Gaztelaren eta Gaskoniaren arteko lotura bermatzeko, lurraldearen azpiegituratze zentzuarekin. Hirien sorreraren jatorria, gainera, eta kasu askotan, ahaide nagusien eta leinuetako jauntxoen etengabeko mehatxuetatik babesteko premian datza. Izan ere, ahaide eta jauntxo haiek beren legeei baino ez zieten men egiten.
Dokumentatuta dago, gainera, Jerusalemgo San Joan ordenak gomendioa zuela hiribilduan, Arramelen. Eta haien zereginen dokumentuzko frogarik ez baldin badago ere, ezin ukatu erakunde erlijioso eta militar horrek –kudeatzeko gaitasuna erakutsi izan zuenak- eragin eragingo zuela, Oria ibaiaren erdialdeko lurraldean sortzen ari zen herrian. Eta litekeena da oso, ez zela gora begira egon beren ermitaren ondoan osatzen ari herri haren aurrean. Arrameleko San Joanen Kofradiako Fielak herribildua instituzionalizatzean hartu zuen garrantziak abalatzen du haren parte-hartzea. Fielak, hain justu, alkatearekin batera gobernatzen zuen orduko herria, biek ere eskuduntza bertsuak zituztelarik. Gaur egun ere fidelaren presentziak hortxe jarraitzen du, botererik ez badu ere; baita Arrameleko ermitak ere San Joan jaietan. "Herribildu" kontzeptua estatus juridiko berezi bati lotua dago, pribilejioduna. Estatus hori lortzeko, sorrera-dokumentua behar zen, hiri-gutun deitzen dena. Herribildu batek dituen arau juridikoak bere hiri-gutunean daude jasota. Tolosako hiri-gutunak bertako biztanleei Gasteizko forua eman zien; Gasteiz Erdi Aroko legegintzan ezaguna zen foru aurrerakoia zuelako. Foru horrek Logroñokoa zuen oinarri, hura ere aurrerakoia garai hartan, eta hainbat hobekuntza egin, eta Gasteizi ezarri zioten. Tolosan eta Gipuzkoako barnealdeko hirietan agindu zuen Gasteizko foruak (kostaldean, oro har, Donostiakoa izan zen nagusi) ondoko ezaugarriak ditu:
Gainera, ondorengo urteetan hainbat pribilejio eman zizkioten herribilduari, kokapen estrategikoa zela medio eta bertako populazioa ugaltze aldera: zergetan salbuespenak (ozterartea, Gaztelako erresumako herribildurik gehienetako bidesaria, eskaria, jakiak) eta nahitaez Tolosatik igaro behar zuten merkantzien gaineko eskubideak. Ildo horretatik, Tolosanaduana ipini zuten. Hiri-gutuna eman ziotenean hasi zen herribildua bere burua gobernatzen zuen erakunde gisa garatzen. Hala, eskuduntzak eta aurre egin beharreko beharrizanak bere gain hartzen hasi zen: barne-funtzionamendurako ordenantzak egin; harresia eraiki; errotak, labeak, teileriak eta gainontzeko zerbitzu publikoak jarri; populazioa hornitu; etab. BIBLIOGRAFIAZAVALA, Federico de, eta GARMENDIA LARRAÑAGA, Juan: “Monografía histórica de la villa de Tolosa”. Donostiako Aurrezki Kutxa Munizipalaren argitalpenak, 1969. MARTÍN RAMOS, Ángel: “La construcción
de Tolosa”. Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofiziala, Bilbo,
1993. |

Tolosa
1256. urtean sortu zela esaten dugunean, ez dugu esan nahi ordura
arte lurralde hura hutsik egon zenik. Garai hartan baziren etxe eta
baserri bakanak haran eta mendietan. Bertako populazioak bere gobernua
edo administratzeko modua zuen, baina ez zegoen populazioaren nukleoa
osatzen zuen eraikin multzorik, harresiz inguratuta edo ateak edo
bestelako sarbiderekin. Ez zegoen ezta hura definitzeko estatus juridikorik
ere.
