| Musika Hamabostaldia Tolosan 750. urteurrena |
|
Abuztuaren 4an, ostirala, Esteban Elizondo organistak eta Arantza Ezenaro sopranoak Tolosako Organo Eskolako obrak interpretatu zituztenSan Frantziskoko elizan arratsaldeko 18:00tan. Beranduago, arratsaldeko 19:30tan, Leidor Antzokian "Le Basque" ikuskizuna eskaini zen, non Argien mendeko musika eta dantza konbinatu ziren. Bertan, Ensemble Diatessaron taldeko musikariak (musika tresna zaharretan espezializatuak) eta Dantza Historikoko Erregelak Lantegiko dantzariak aritu ziren. Gaueko 21:30tan Segurako dantza askatuko lehiaketako irabazleek dantza-erakustaldia eskaini zuten Plaza Zaharrean. Amaitzeko, Et Incarnatus ganberako orkestrak, Migel Zeberio tolosarraren zuzendaritzapean, "Gaua hustutzen" ikuskizuna eskaini zuen. Hitzordua gaueko 22:00tan izan zen Errota Plazan eta bertan musika uneak lan honetarako atondutako testu errezitatuekin nahastu ziren. |

Abuztuaren
3an Urueñako Erdi Aroko Musika Laukoteak Alfontso X.a Jakitunaren
zenbait Kantiga interpretatu zituen (errege hark eman zion
Tolosari Herri Gutuna) Santa Klarako komentuan, arratsaldeko
20:00tan. Kontzertu hau abuztuaren 4an egingo ziren ospakizunen
aurrekari bat izan zen.