|
Uztailaren
28an, ostirala, 20:15tan Tolosako Leidor Aretoan Euskadiko
Gazte Orkestrak kontzertua eskaini zuen. Herri honetako musika-tresna
jole gazteei orkestra-mailako prestakuntza eskaintzeko xedearekin
sortu zen orkestra Eusko Jaularitzako Kultura Sailaren sustapenari
esker. Oraingoan Tolosaren 750. urteurrena aprobetxatuz, bi obra interpretatu
zituzten: batetik, Igor Stravinsky-ren "Udaberriaren
sagaratzea" eta bestetik, Carl Maria von Weber-en "Der
Freischütz" ("Isilpeko ehiztaria") opera.
|