tolosa750
tolosa750
TOLOSA750 FUNDAZIOA
marra

Marka

Egilea : Txetxo & Jon Gaztañaga diseinu grafikoa.

Markaren irudi nagusirako gaztelua hartu da oinarri, Tolosarekin zuzeneko lotura duen irudia delako. Hala ere, klasikotasuna hausteko, gazteluaren irudiak abstrakzio bidea hartzen du. Era horretan, irudi osoan azaltzen diren almenetako ebaki irregularrek dinamismoa eta egungo itxura ematen diote.

Erabili den tipografiak ideia hau sendotzeko balio du. Tipografia soila eta garbia da, eta ezaugarri horrek ematen dio modernitatea, funtzionaltasuna eta irakurterreza izatea.

Tipografia jokoak beharrezko dinamismoa ematen dio markari. Positiboak eta negatiboak erabiliz, mugikortasunaren ideia azpimarratzen da.

Kolore hauek erabiltzen dira: zuria, beltza eta gorria (pantone 485); beraien arteko loturak markak behar duen indar kromatikoa lortzeko balio dio.