| Fundazioaren helburuak |
|
Une hauetan Tolosako eragile guztiak tartean sartu eta beraien parte
hartzea lortzea da Fundazioaren lehentasuna, erakunde publikoak eta
gainontzeko elkarteek beraien ekarpenak egin ditzaten, eboluzio prozesu
zabal baten bilakaeran parte hartuz. Horretarako lan-mahaiak antolatu dira arloka, eta gai guztiak aztertuko dituzte hamabosteroko bileretan. Aldi berean, lan-mahai hauetatik sortuko da programazio proposamena, lehen aipatutako elkarte eta erakundeekin elkarlanean gauzatuko dena, lehendik mahai-gainean dauden proposamenetan oinarrituta, edo ideia berriak sortuz. Arlo bakoitzak berea ez den besteengan eragin ditzakeen proposamen eta berrikuntzak izango dira prozesuaren ardatz, egitarau eta ekimenen garapena planifikatu eta antolatzeko era alda dezaketenak hain zuzen. |

Fundazioaren helburuak, estatutoetan jasotzen direnak hain zuzen,
ondorengo gaien garapenean labur daitezke:
