tolosa750
tolosa750
TOLOSA750 FUNDAZIOA
marra

tolosa750.net guneari buruz

Gure herriaren 750. urteurreneko ospakizuna herritarren artean zabaltzeko asmoak bultzatuta, beste bide bat urratu nahi izan dugu eta hementxe dago gure lan eta asmoen zati bat jasotzen duen web-gune hau. Hemendik aurrerakoa, zuen denon laguntzarekin hau handitzen joatea izango da, tolosarron izena eta izana munduan zehar zabaltzeko.

Web-gune hau Tolosa 750. Urteurrena Fundazioak eta Tolosaldea Goi Mailako Lanbide Heziketa Insitutuak elkarlanean egin dute.

Eskerrak

Tolosa 750. Urteurrena Fundazioak, eskerrak eman nahi dizkie web-gune hau osatzen lagundu diguten lagun eta erakunde guztiei. Batik bat beraien argazkiak utzi dizkiguten Iñigo Royo, Joseba Urretabizkaia, Iosu Otaegi eta Josetxo Gabarainri, eta Udal Artxiboko arduraduna den Guadalupe Larrarteri.

Baita ere beren argitalpenak orri honetan azaltzea baimendu duten guztiei.

Eskubideak

Eskubide guztiak Tolosa 750. Urteurrena Fundazioarenak dira. Webgunearen orrialde hauetan agertzen diren idatzi guztiak eta bertan dauden argazkiak eta irudiak jende orok erabil ditzake; inori ez zaio ezer kobratuko erabiltzeagatik, baina beti ere ondoko baldintza hauek diotena zintzo betetzen bada; bestela legeak esandakoari helduko zaio.

Erabiltzaileak sekula ezingo du egin tratu komertzialik webgune honetan dagoen materialarekin.

Erabiltzaileak informaziorako edo argibideak izateko baino ezingo du jaso hemengo datu, orri edo argazkirik.

Erabiltzaileak hemengo agiriren baten edo agiri zatiren baten kopiaren bat ateratzerakoan beti aipatu behar du iturria, hau da, "tolosa750.net" bera, edo egilearen izena.

Legezko oharra

Tolosa 750. Urteurrena Fundazioa Euskadiko Fundazioen Erregistroan jasota dago, 2004ko ekainaren 17ko Aginduz, F-166 zenbakiarekin eta G20839536 IFK-rekin.

Tolosa 750. Urteurrena Fundazioa da Web orri honetako irudien, logotipoen, testuen, diseinuen eta gainerako eduki edo elementu ororen jabego intelektualeko eskubideen jabea. Jabea ez den guztietan, Tolosa 750. Urteurrena Fundazioak baditu horiek erabiltzeko behar diren eskubideak. Debekaturik dago, Tolosa 750. Urteurrena Fundazioko arduradunek horretarako baimena idatziz eman gabe, elementu horiek errepikatzea, banatzea, saldu edo erostea, edo aldatzea.

Tolosa 750. Urteurrena Fundazioak ez du bere gain hartzen bere Web orria edukiak behar ez bezala erabili izanagatik gerta daitekeen erantzukizunik, eta beretzat gordetzen du eduki horiek egoki deritzon moduan aldatzeko (kentzeko, edo osorik edo partez mugatzeko) eskubidea.

Tolosa 750. Urteurrena Fundazioak ez du bere gain hartzen beste batzuen orrietarako esteka bidez edo beste informazio gune batzuen erreferentzia bidez eskaintzen diren edukien erantzukizunik. Informazio hutserako erreferentziak baizik ez dira.

Tolosa 750. Urteurrena Fundazioak ez du bere gain hartzen Web orri honetan argitaratutako edukien zehaztasuna dela-eta zuzenean ala zeharbidez izan daitezkeen ondorioen erantzukizunik.

Datuen babesa

Datu pertsonalei buruzko araudia betez eta 15/1999 LO-aren arabera, orri hau betetzean emandako datu pertsonalak Tolosa 750. Urteurrena Fundazioarena den fitxategi batean egongo dira.

Datu hauek bidaltzen dituenenean, erabiltzaileak baimena ematen du datu horiek helburu komertzialik gabeko informaziozko komunikazioak igortzeko baliatzea beste helbururik ez duen fitxategi horretan egon daitezen.

Lege hori betetzeko, beraz, Tolosa 750. Urteurrena Fundazioak ez dizkio datu horiek edo parte bat inolako enpresari edo erakunderi utziko, eta ez ditu aurreko paragrafoan esan dena ez den bestelako helburutarako erabiliko ere.

Datuen jabeak beti izango du datu horiek eskuratzeko, zuzentzeko edo kentzeko eskubidea, 15/1999 LO-ak horretarako jartzen dituen baldintza eta epeetan, harremanetan jarri fundazioarekin.

Alderdi teknikoa

Web gune hau egiterakoan bi helburu jarraitu ditugu, batetik software askea deritzon teknologia erabili, hau da PHP, MySQL, Apache, OsCommerce, bezalako tresnak, eta bestetik kalitatezko kodea sortzea. Azken hau egiaztatzeko World Wide Web Consortium (W3C) ak gomendatutako estandarrak bete ditugu, eta hau ziurtatzen duen markak lortu:

Valid HTML 4.01! Valid CSS!

Egileak: Tolosaldea Goi Mailako Lanbide Heziketa Institutuko Jose Francisco Cuerdo (irakaslea), Josu Sanchez eta Oskar Gesteira (ikasleak).

Diseinua: Garbiñe Ubeda.