tolosa750
tolosa750
BURUTUTAKO PROIEKTUAK
marra
Tolosa, Zahar-Berriak / Sobre el ayer de Tolosa
Juan Garmendia Larrañaga

 

Liburuaren portadaJuan Garmendia Larrañaga historialariak eta etnografoak Tolosako hiribilduari buruz bizitzan argitaratu dituen testu garrantzitsuenen bilduma liburua da.

Argitalpenaren helburua ahalik eta gehien hedatzea da, ez dago jende jakintsuari zuzendua eta gai espektro zabala du: historia, kondairak, tradizioak, pertsonaiak, eta abar.

Liburua ilustratua dago; eta testuak euskaraz eta gaztelaniaz azaltzen dira.

Edukiak:

Argitalpen lan hori autoreak egindako lan osoetatik abiatu da, Tolosari buruzko gaiak moldatu eta gaika multzokatu ditu. Orain arte argitaratu gabeko materiala ere gehitu zaio, autorearen artxibo pertsonaletik hartutakoa, hain zuzen.

Liburuari lan edo artikulu osoak gehitzeaz gain, kapituluak, paragrafoak, eta esanguratsuak izan diren erreferentzia isolatuak atera dira. Horiek guztiak despieze modura gehitu zaizkio liburuari.

Modu horretan, zati soltez egindako zento soil bat izan beharrean, lan berria sortu da; izan ere, berria da Tolosako bizitzari buruzko balore historikoa eta ondarezko balorea, baita tolosarrena ere.

Helburua hedapena lortzea da, hala ere, hori ez da oztopo izan lan metodologia zorrotza erabiltzerako garaian. Hala, testu bakoitza ongi seinalatuta dago:lehenengo argitalpeneko lekua eta data ipintzen ditu edo behar izan dituen adina ohar osagarri.

Lanaren amaieran, eranskin modura ondokoak gehitu zaizkio: dokumentu historiko batzuen aukeraketa bat, toponimoen zerrenda eta bost hamarkadetan Tolosa inguruko baserrietan jasotako lexiko etnografikoa. Eranskin horiek etorkizuneko ikerlariei aukera emango diote liburua lanabes modura erabiltzeko.

Liburua 30 irudi eta marrazki baino gehiagoz dago ilustratuta: Juan Garmendiarekin lan egin duten artisten obrak dira gehienak( Julio Caro Baroja, Nestor Basterretxea, Jorge Oteiza, Miguel Angel Alvarez, José Luis Mendizábal, Rafael Munoa, Ignacio Ibarrola, eta abar), eta zenbait testu laguntzeko argazki berri batzuk ere baditu (batez ere eraikuntza, urbanismoa, festak… dira agertzen direnak).

Argitalpenaren ezaugarriak:

Formatua: 21 x 28
Orrialde-zenbaketa: 192
Aleko tirada: 1.000 ale.

Kolaborazioak:

EUSKADIKO KUTXAk lagundu du liburu hau argitaratzen.

Aurkezpena:

Liburua 2004ko ekainaren 22an aurkeztu zen San Joan festen bezperan, Tolosako Kultur Etxean eta Juan Garmendia Larrañagak ondoan izan zituen Jose Mari Iturralde , Juan Aguirre Sorondo (argitalpenaren enkargatua), Euskadiko Kutxako ordezkari bat eta Jokin Bildarratz, Tolosa Fundazioa 750. urteurreneko lehendakaria eta alkatea.