|
“Mongono” |
|
|
|
BilbaoMusika erakundearen ekimenez, TOLOSA 750 fundazioarekin elkarlanerako hitzarmena sinatzearen ondorioz, Xabier Zeberio musikagileak “Mongono” izeneko obra sortu du txistu eta hari-laukotearentzako, eta Tolosako urtemuga honen musika egitarauaren baitan aurkeztuko da, oraindik zehaztu gabeko ekitaldirik egokienean. Gainera, obra hau Euskal Herriko Txistularien Elkartearen aldizkarian argitaratu eta editatuko da, eta txistu eta hari-laukoteak osatutako instrumentu-taldearen lanak jasoko dituen CD batean grabatu eta editatuko da. Beste erakunde batzuek babestutako formatu bereko obrekin batera, kontzertu-programa osatuko du BilbaoMusikak, eta zabalkunderik handiena ematen saiatuko da. Xabier Zeberio Etxetxipia (1978 Tolosa) 1982an biolin ikasketak hasi zituen Donostian , CIPICen baitan, Suzuki metodoarekin eta Ana Maria Sebastianen eskutik. 1998an, biolin ikasketen goi maila bukatu zuen Donostiako Goi Mailako Konserbatorioan; horren ostean, Bordeleko Conservatoire Nationalen jarraitu zuelarik eskolak jasotzen. Aldi berean, Jazz kontrabaxua, Harmonia modernoa, Moldaketak eta Konposizioa ikasi zituen Donostiako JAZZLE, musika moderno eta jazz eskolan. 1997an Euskadiko Gazte Orkestran eta Oskorri taldean sartu zen, gaur egun azken honen partaide izaten jarraitzen duelarik. Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin eta Pablo Sarasate Orkestrarekin eta Irungo Fundazioko orkestrarekin kolaboratu du. Musikari moduan 60 grabaketa baino gehiagotan parte hartu du eta artista ugarirekin lan egin du; Dulce Pontes, Mikel Erentxun, Benito Lertxundi, Jabier Muguruza, Los Piratas, Kepa Junkera, Imanol etb… Gaur egun Et Incarnatus Kamara Orkestra eta Alos Quartet taldeetako partaidea da. Berarekin harremantean jarri nahi izanez gero: |


