tolosa750
tolosa750
BURUTUTAKO PROIEKTUAK
marra

Troika
Iņauteri musikaz kontzertu berezia

Troika kartela

Migel Zeberio tolosarrak zuzendutako ET INCARNATUS ganbera-orkestrak, inauterietako musika CDan grabatu du, Elkar diskoetxean. Beren errepertorio propioaz eginiko lehen diskoa dute hau.

Orkestraren zati bat Tolosakoa da eta bere nahia Tolosako musikaren errepertorioa handitzea izan da, bai zuzenean, bai diskoan.

Orkestrari egindako konponketak Juantxo Zeberiok, Txema Garcések, Xabier Zeberiok, Jesús Egigurenek eta Jose Urrejolak egin dituzte.

Et Incarnatus orkestraren eta TOLOSA 750. URTEURRENA FUNDAZIOAren arteko lankidetzaren fruitua izan da, eta helburua lana egoki hedatzea izan da. Kontzertu berezi bat egin zen eta orkestraz gain izen handiko gonbidatuak izan ziren, irudiak ere proiektatu ziren, besteak beste.

Kontzertu hori izan zen 2005eko Inauteri jaien lehen ekintza, hori urtarrilaren 28an izan zen, ostiralean, arratsaldeko 20:15etan, Tolosako Leidor zineman.

CDa Tolosako musika dendetan dago salgai eta Elkarrek banatu du.