tolosa750
tolosa750
BURUTUTAKO PROIEKTUAK
marra
Tolosa jokoan tribiala

Tolosa jokoan tribialaren irudiaTolosa 750 Fundazioaren helburuetako bat hauxe da: “Herriaren historia berreskuratzeko ekimenak bultzatzea, Tolosaren sorrera eta bilakaera historikoari buruzko ezagupen hobea izan dezagun.”

Helburu hau betetzeko ahaleginetan, eta beste hainbat ekintzen artean, maila ezberdinetan Tolosa eta bere inguru osoaren informazioa helarazteko moduak aztertu dira eta horren ondorioz, Tolosa jokoan tribial birtuala sortzeko ideia sortu da.

Bideojokoa osatu duen enpresak proposatutako edukiak Tolosako hiru ikastetxeetako irakasle talde batek berrikusi ditu. Hirukide, Samaniego eta Laskorain Ikastolak begi onez ikusi dute ekimen hau, eta bakoitzetik bi irakasle aritu dira ikuskaritza lanetan. Gainera, Zuloaga Txiki ingurugiro eskolako arduradunen laguntza ere izan du, besteak beste. Tribialak zailtasun maila desberdinak ditu norberak aukeratzeko eta euskaraz zein gaztelaniaz joka daiteke.

Irailaren13an, hiribilduaren 750. urteurrenean, tribial jokoa pantaila erraldoian jarri zen Leidor aretoan, herriko ikastetxeetako LH5, LH6, DBH1 eta DBH2 mailetako ikasleentzat.

Tolosa jokoan galde-erantzunen bideojokoa Tolargi eta Tolosagasaren laguntzarekin argitaratu da.