tolosa750
tolosa750
BURUTUTAKO PROIEKTUAK
marra

"Tolosako musika" CDak editatu ziren 750. urteurrena dela eta

Ekainaren 21ean Tolosako Musika Eskolan “Tolosako musika” izeneko CDak aurkeztu ziren, Tolosako Udal Txistulari Bandak eta Musika Bandak interpretatutako doinu tradizionalak biltzen dituzten diskoak, hain zuzen ere. Ekimen hau Tolosa 750 Fundazioaren eta Kutxaren arteko elkarlan akordioari esker burutu zen.


Herriaren sorreraren 750. urteurrena ospatzen dugunean, CD hauetan denboran zehar iraun duten doinuak bildu nahi izan ziren, Tolosako zein bere biztanleen historiaren zati diren doinuak, alegia. “Tolosako Musika” grabatzeko ekimena Tolosako Musika Bandaren eta Udal Txistulari Bandaren eskutik sortu zen, beren herria 31 kantu tradizionalen bidez omentzeko asmoz. Diskoak Elkar estudioetan grabatu ziren apirila eta maiatza bitartean eta Txema Garcés tolosarra arduratu zen produkzio artistikoaz