|
Kamiseta |
|
TOLOSA 750. URTEURRENA Fundazioak eta TARTALO
diseinu eta serigrafia zigiluak elkarlanerako hitzarmena adostu dute
eta urteurreneko ospakizunetan zehar erabiliko den kamiseta atera
dute. TARTALO, Tolosan kokatua dagoen SERIGRAFIA tailer txiki bat da. 1996. urtean eman zituzten bere lehen pausoak, MARRAZKI edo DISEINUAK sortu eta kamisetetan serigrafiatzen. TARTALOK, lehenengo urteak Euskal Herriko denda desberdinetan bere produktua saltzen jardun zuen, baina pixkanaka, bide hori alde batetara utzi eta Euskal Herrian ospatzen diren ARTISAU eta ERDI AROKO azoketan parte hartzen hasi zen, horrela bere eroslearekin, harreman zuzena sortuaz. Gaur egun TARTALOK, kamisetez gain, haurrentzako bodyak, babero eta jertsetxoak bere marrazki alaiekin serigrafiatzen ditu, neska, mutil, eta jende helduagotaz ahaztu gabe!, kamiseta, jertse, eta soinekoekin. Diseinu guztiak "originalak" dira, bertan sortuak. Oihana Ugarte da marrazkilari sortzailea eta jadanik baditu diseinu mordo bat eginak: animaliak, zirko munduko pertsonaiak, euskarari buruzkoak, aldarrikatzaileak… guztiak TARTALO markaren zigilupean erregistratuak. TARTALOn Serigrafia lanak enkarguz ere egiten dira talde eta erakunde ezberdinentzat. Aipatu, Ondarroan "Zapato-Azule" egunaren inguruan ospatzen den Kamiseta Lehiaketan, (1998-1999,2000,2001 eta 2002) urteetan Euskal Herriko kamiseta hoberenaren saria jaso duela. Informazio zabalagoa eta irudiak: www.tartalo.net |

TARTALO