|
Pasa
den irailaren 8an "Tolosa, irudiak eta hitzak" izeneko postalen
bilduma aurkeztu zen. Bilduma honek Tolosako irudi desberdinak jasotzen
dituen hamabi postal eta herriko historiari buruzko testuak hartzen
ditu baitan. Iruadiak Joseba Urretabizkaiak eginak dira eta Tolosako
hainbat txoko ezagun agertzen dira, besteak beste, Plaza Zaharra,
San Frantzisko Pasealekua edo Plaza Berria. Bestalde, testuek Tolosaren
historiari buruzko ibilbidea egiten dute, bere sorreratik etorkizuneko
ikuspegi bateraino. Testuen idazleak ondorengoak izan dira: Juantxo
Agirre (Aranzadi), Guadalupe
Larrarte (Tolosako Udal Artxiboa), Fernando
Rojo (Historialaria), Joxemi
Saizar (Kazetaria) eta Santi
Eraso (Arteleku). 5000 aleko edizioa egin da urteurreneko oroitzapenerako
Kutxaren laguntzaz. Ale hauek Tolosako Kutxa sukurtsaletan banatzen
dituzte doan.
|