|
Tolosako historiari buruzko hitzaldi-sorta antolatu da bere sorreraren 750. urteurrena dela eta |
| Tolosaren sorreraren 750. urtemuga aprobetxatuz hainbat hitzaldi antolatu dira herriaren garapen historikoaren ikuspegi orokorra zabaltzeko eta, bide batez, bere egungo errealitatea ulertzeko. Hitzaldi hauek, Aranzadi Zientzi Elkarteko Idazkari den Juantxo Agirre Mauleonek eskainiko ditu. Konferentziak 2006ko martxoaren 23an hasi dira eta urte bereko ekainaren 8an amaituko dira. Ostegunero 18:00tatik 19:00tara izango dira Tolosako A.Mª. Labaien Kultur Etxean. Kutxako Gizarte Ekintzak antolatu dituen hitzaldi hauek gaztelaniaz izango dira eta guztira 10 euroko balioa izango dute. Izen-emateak martxoaren 22ra arte egin daitezke, www.kutxasocial.net orrialdean edo 902-540040 zenbakira deituta. Gehienez 40 lagunek parte har dezakete. Hitzaldi-sortan ondorengo gaiak jorratuko dira:
|

