tolosa750
tolosa750
BURUTUTAKO PROIEKTUAK
marra

"Esperientziak" proiektua

Haur bat ikasgelanIrailaren 13an, asteazkena, eguerdiko 12tan Aramburu Jauregian "Esperientziak" proiektua aurkeztu zen. Ekimen hau Tolosa 750 Fundazioaren enkargua izan da, Okupgraf-ek zuzendua Artelekuren laguntzarekin. Hirurogeita hamar urtetik gorako Tolosaldeko hamahiru pertsona baina gehiago elkarrizketatuz XX. mendeko oroitzapen historikoa berreskuratzeko egindako lana da. Elkarrizketa hauek irailaren 13tik aurrera Aramburu Jauregian ikusi ahal izango dira, 750. urteurrenaren egun handia aprobetxatuz.


Autobusa Erakusketa Aranburu Jauregian bisitatu ahal izango da azaroaren 12a bitartean eta bertan, bideo proiektoreen bitartez erakutsiko dira bideoak. Areto bakoitzean elkarrizketa bat emitituko da eta behin eta berriro errepikatuko da, honela ikusleak beste elkarrizketak ikusi nahi baditu Aramburu Jauregira itzuli beharko du. Horretaz gain, 9000 argazki baino gehiago digitalizatu dira eta argazkien horien eredu izango dira Tolosako leku publiko eta dendetan banatutako kartelak.

Tolosako kaleakIrailaren 13an, gaueko hamarretan Leidor aretoan “Esperientziak” proiektua burutzerakoan jaso ziren zenbait material erakutsi ziren.

Gipuzkoako Artxibo Orokorrean ere egunero ikus daiteke elkarrizketen laburpena (eguerdiko 12:00etan), eta erakusketak irauten duen bitartean fatxadaren gainean hainbat proiekzio egingo dituzte gauez.

Fitxa teknikoa

Koordinazioa eta proiektuaren zuzendaritza: Okupgraf (Marian Larzabal eta Iñigo Royo)
Produkzioa: Tolosa 750 Fundazioa eta Arteleku
Laguntzen dute: Gipuzkoako Artxibategi Orokorra eta Eusko Jaurlaritza

Elkarrizketen grabazioa:
  • zuzendaritza eta muntaia: Marian Larzabal, Iñigo Royo, Julio F. Ostolaza eta Iñigo F. Ostolaza
  • elkarrizketazailea: Edurne Ormazabal
  • kamera: Iñaki F. Ostolaza eta Iñigo Royo
  • soinua: Alazne Ameztoy eta Ibai Gogortza