|


|
2004ko uztailaren 4an kontrataziorako oinarriak argitaratu ziren. Tolosa sustatzeko gida-liburuak egiteko lehiaketa bidez egin zen kontratazioa.
Irailaren bukaeran, lan hori Iñigo Royo Etxezarreta argazkilari tolosarrari eta bere taldeari eman zitzaion.
4.000 liburu argitaratu zituzten eta testuak lau hizkuntzatan eginak
daude: euskaraz, gazteleraz, ingelesez eta frantsesez.
Egilearen hitzetan:
“…bizi garen lekua sentitzeko eta bizitzeko modu asko daude. Bertan bizi direnak adina modu dago Tolosari buruzkoak kontatzeko. Horregatik gure herria deskribatzeko garaian, aukeratu ditugun gaiak lehenengo guri garrantzitsuak iruditu zaizkigunak izan dira. Gero, gai horiek Tolosako bizilagunekin erlazionatu ditugu, eta eskatu diegu edozein arrazoi medio beraien bizitzarekin lotura duen leku bat aukeratzeko. Eta, bertan, argazkia atera diegu.
Hala, ibilbidea osatzen joan gara eta espero dugu gure herria hobeto ezagutzeko baliagarria izango zaizula. Zure herria ere badelako.”
Liburua 2005eko otsailaren 24an aurkeztu zen, udaletxeko Batzar Aretoan.
|