tolosa750
tolosa750
BURUTUTAKO PROIEKTUAK
marra

Tolosa Begi-Bistan
(Tolosaldeko airezko irudiak)

 

Tolosa begi-bistanTOLOSA 750. URTEURRENA FUNDAZIOAk 2004ko abendu hasieran DVD bat argitaratu zuen TOLOSA BEGI-BISTAN izenekoa (Tolosaldeko airezko irudiak).

Gromaz produkzio-etxeak Tolosaldeko airezko irudien fondo zabala egin du, eta DVDa irudi horien eta kalean oinez grabatutako beste batzuen konbinaketa bat da, ikus-entzunezko dokumentu hori garrantzitsua bihurtu da.

DVDaren iraupena gutxi gorabehera 35 minututakoa da, eta lokuzioa hiru hizkuntzetan egina dago: euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez.

Tolosaldeko irudiak bildu eta hainbat helburutarako erabiliko diren lehen aldia da (hezkuntzarako, jolaserako…). DVD formatuan egindako lehen produktu hori, bertako biztanleen gozamenerako eta turismoa suspertzeko eginda dago.

Formatu berri horren bidez, irudi ikusgarrien bidez,erreferentzia historikoak, jaietakoak edo geografikoak izango dituzue. Idatzia ez den beste euskarri bat erabili duen dokumentu hori eduki eta gozatu ahal izango duzu.

Euskal Telebistaren laguntzaz argitaratu dute produktua.

TOLOSA BEGI-BISTAN bi formatutan argitaratu da: oinarrizko DVDa, eta opari modura emateko pentsatutako luxuzko formatuan. Luxuzko formatuak irudiz osatutako liburuxka bat eta Tolosari eta eskualdeari buruzko testu hautatuak ditu.

TOLOSA 750. URTEURRENA FUNDAZIOAren helburuarekin bat egiten du proiektuak, Tolosako eragile askoren laguntza du, eta eskualdeko bizilagunentzat atsegina izango den produktua sortzeko intentzioa du. Gainera, kanpotarrak ere erakarri nahi ditu.

Aireko irudiak biltzen dituen proiektua egitea anbizio handiko asmoa izan da ekonomikoki eta inbertsio garrantzitsu hori ez zen posible izango horien diru-laguntzarik gabe: Kutxako gizarte-ekintza, Tolosaldea Garatzen elkartea eta Eusko Jaurlaritzako Turismo Saila.

Tolosaldea Garatzen-ek diruz laguntzeaz gain, produktuaren diseinuan ere asko lagundu du, eta turismoa sustatzeko eginiko banaketan ere bai.

Aurkezpena

Abenduaren 9an, arratsaldeko 8etan, TOLOSA BEGI-BISTAN DVDa aurkeztu zuten (Tolosaldeko airezko irudiak) Tolosako Leidor zineman. Anjel Alkainek aurkezpen labur bat egin ostean, DVDa ikusi ahal izan genuen lehen aldiz.

TOLOSA 750. URTEURRENA FUNDAZIOAk argitaratu duen irudi fondoa salgai dago Tolosaldeko herri guztietan, Tolosaldea Tour-en bulegoan eta ostatuetan, Tolosako Kultur Etxean eta liburu-dendetan.