tolosa750
tolosa750
BURUTUTAKO PROIEKTUAK
marra

Zikloturista Klasika
Abraham Olano Nazioarteko X. Zikloturista Klasikaren edizio berezia egin da aurten Tolosaren 750. urteurrena dela eta

Maiatzaren 21ean Abraham Olano Nazioarteko X. Zikloturista Klasika ospatu zen txirrindulari ohiaren lagun-taldeak antolatuta. Aurtengoa edizio berezia izan da Tolosaren 750. urteurrena dela eta, horregatik hiru ibilbide ezberdin izan zituen: bata 66 kilometrotakoa, bestea 114 kilometrotakoa eta azkena 168takoa. Irteera neutralizatua Usabal kiroldegitik izan zen goizeko zortzitan eta herrian zehar ibili ondoren lasterketa Olarrain auzoan (Benta Handi) hasi eta amaitu zen.

Martxaren edizio berezi honetan, Abraham Olanorekin batera Arsenio Gonzalezek, Iñaki Gastonek, Prudencio Indurainek, Peio Ruiz Cabestanyk, Jokin Mujikak eta Javier Mauleonek hartuko zuten parte. Parte-hartzaileen artean produktuak zozketatu ziren eta izen emandako guztiek jaso zuten oparia egun berezi horretan.

Lasterketan parte hartzeko beharrezkoa izan zen federatua egotea eta izena ematerakoan kontu korronte batean 15 euro ordaintzea. Inskripzio orria maiatzaren 17a baino lehenago bidali behar izan zuten postaz helbide honetara: Photon Kirolak. Pescadores de Terranova kalea 13, behea. 20011 Donostia. Era berean fax zenbaki hau ere erabil zitekeen: 943 474826. Izen-emate orriarekin batera ordainkitaren ziurtagiria bidali behar zen. Dorsalak bulego iraunkorrean jaso ziren maiatzaren 20an 16:00retatik 20:00tara eta maiatzaren 21ean 06:30etatik 07:30etara. Lasterketaren egunean bertan ere izena eman ahal izan zen, irteerako gunean.

Martxa bukatu ostean bazkaria egin zuten Usabal sagardotegian.

Ibilbide honetan izena emateak, araudia guztiz onartzea zekarren.

  • Lehenengo ibilbidea (67 km): Tolosa – Alegi – Ordizia – Lazkao – Ataun – Lazkao – Ordizia – Alegi – Altzo – Tolosa
  • Bigarren ibilbidea (114 km): Tolosa – Alegi – Ordizia – Lazkao – Etxarri – Huarte Arakil – Lekunberri – Atallo – Lizartza – Tolosa
  • Hirugarren ibilbidea (168 km): Tolosa – Alegi – Ordizia – Lazkao – Etxarri – Huarte Arakil – Lekunberri – Atallo – Lizartza – Altzo – Alegia – Ordizia – Beasain – Mandubia – Nuarbe – Azpeitia (industrialdea) – Urraki – Bidania – Tolosa