tolosa750
tolosa750
BURUTUTAKO PROIEKTUAK
marra

750eko ardoa eta poltsa bereziak

750eko ardoaTolosako sektore guztiak urteurrenean murgildu dira eta horren adibide dira ostalaritza eta merkataritza. Bertako ostalariek 750. urteurreneko ardoa aukeratzeko ekimena bultzatu dute. Ardo hau ekainaren 5ean aukeratu zen Frontoi jatetxean. 2001ko kriantza ardoa da, Arabar Errioxako "Bodegas Viña Laguarda"koa. Aurreko aldean urteurreneko etiketa berezia daraman botila taberna eta jatetxeetan banatuko da eta Vinos Villanuevan (avda. M.J. Iraola, 9. 20400 Tolosa) ere izango da salgai 5 eurotan. Merkatariek, bestalde, 750. urteurreneko adierazgarriak dituzten poltsak banatu dituzte herriko dendetan.