tolosa750
tolosa750
BURUTUTAKO PROIEKTUAK
marra

Tolosari buruzko denbora-pasen liburuxka

Tolosa begi-bistan750. urteurrena dela-eta, Tolosaldeari buruzko denbora-pasen liburuxka bat argitaratu da. Liburua Lasarte-Tolosako Berritzegunearen bidez banatuko zaie Tolosaldeko ikastetxe guztietako Lehen Hezkuntzako 4. eta 5. mailako ikasleei, martxoan zehar.

TOLOSALDEA, 750 URTE HITZEKIN JOLASEAN izenburupean Tolosa eta inguruak hobeto ezagutzeko aukera eskaintzen du, jolasen eta denbora-pasen bidez, ohiko bide akademiko eta formaletatik lantzen denaren osagarri.

Argitalpen hau Lasarte-Tolosako Berritzeguneko Ulibarri (Ikastetxeetako Hizkuntza Normalkuntza) programaren baitan egin da, eta TOLOSA 750 Fundazioaren laguntza izan du.

Argitaratuko diren aleak, momentuz, ikastetxeetan soilik banatuko dituzte.