Tolosako begiratokiak |
|
TOLOSA 750 Fundazioaren ekimen honekin Tolosako hirigunean interes bereziko hamar gune seinalizatu ditugu, iraganaren eta orainaren lekukotasuna bistaratzen dituztenak, eta espazioa ulertzeko, sentitzeko eta pentsatzeko balioko digutenak. TOLOSAKO BEGIRATOKIAK hiruki formako altzairuzko 10 prismas dira, biniloan inprimaturiko testu eta irudiak eskaintzen dituztenak, euskaraz, gazteleraz eta ingelesez.
Proiektu honek lau helburu bete nahi ditu:
Erabiltzaileek erraz ikusiko dituzten elementuak dira, eta bakoitza ibilbide osoaren zati bat bezala prestatua dago. Era horretan, prisma bakoitzaren aurrean dagoenak antzeko beste 9 interes gune badituela jakin ahal izango du.
BEGIRATOKIAK bisitatzeko liburuxkak ere argitaratu dira, eta eduki guztien laburpena eskaintzeaz gain (euskaraz, gazteleraz eta ingelesez), azken orrietan “NON IKUSI ETA JAKIN GEHIAGO…” izenburupean, Tolosako Ondareaz ikertzeko hainbat baliabide azaltzen dira. Proiektu hau Tolosako Udalak Eusko Ikaskuntzari eskatutako ikerketa batean oinarrituta dago. Ana Galdós-ek egin zuen lana, “Mirando nuestro entorno, mirando nuestra historia (Una propuesta de presentación del Patrimonio de Tolosa)” izenburupean.Guadalupe Larrarte, udal artxiberak egokitu ditu testuak. VITO 021-k diseinatu eta egin ditu elementuak. Proiektua TOLOSA 750 Fundazioaren ekimena da, eta ondorengoen diru laguntza jaso du: Tolosako Udala, Kutxako Gizarte Ekintza eta Tolosaldea Garatzen. |


