Tolosako Turismo Ekinbide Etxeak, TITIRIJAI Nazioarteko Txotxongilo
Jaialdiaren antolatzaileak, eta Tolosa 750. Urteurrena Fundazioak
haurren txotxongilo antzerkirako idazlanen lehiaketa deialdia egin
zuten.
Lehiaketan
parte hartzeko, 18 urte beteta eduki behar ziren.
Idazlanak
euskaraz edo gaztelaniaz idatzita aurkeztu behar ziren.
Idazlanek
originalak, argitaragabekoak eta beste inolako eta inongo literatura
lehiaketaren batean saritu gabeak izan behar zuten, eta epaia eman
arte baldintza horiek guztiak bete behar zituzten. Era berean, inongo
taldek (profesional nahiz ez profesional) estreinatu gabeak izan behar
zuten.
- Ez zen onartu ez itzulpenik ez egokitzapenik.
- Idazlanaren egileak aitortu behar izan zen, idatziz eta sinatuta,
aurkeztutako idazlanak betetzen zuela artikulu honetan xedatua.
Obraren
iraupenak haurrentzako antzerki baten neurrikoa izan behar zuen(45
eta 60 minutu bitartekoa).
Idazlanaren
bost ale aurkeztu behar ziren, DIN A-4 orritan, mekanografiatuta tarte
bikoitzarekin eta orriaren alde batean. Sinadurarik gabe eta lemapean.
Idazlanak 2005eko irailaren 1a baino lehen aurkeztu behar izan ziren.
Postaz bidaliz gero, aipatu dataz geroztikako zigilu-marka zuena ez
zen onartu.
Goiburukoan idazlanaren titulua eta lema besterik ez zirenidatziko.
Idazlanarekin batera kartazal itxia bidali behar zen. Kartazal itxiaren
gainean obraren izena eta lema jarri behar ziren; eta kartazal itxiaren
barruan, izena, helbidea eta egilearen curriculum labur bat, eta bere
NAN edo pasaportearen fotokopia.
Idazlanaren gaia librea izan zen.
Idazlanak,
koadernatuta, honako helbide honetara bidali behar ziren: Tolosako
Turismo Ekinbide Etxea. TITIRIJAI 2005. Emeterio Arrese, 2 - 20400
TOLOSA
Epaimahaia
antolatzaileek izendatu zuen eta bere epaia apelaezina izan zen.
Oinarri
hauek xedatzen dutenaren arabera, saritutako idazlana hautatzeko irizpideak
hurrengo hauek izan ziren: literatura kalitatea, sormena, originaltasuna
eta eszenaratzeko aukera.
Saritutako
idazlana Tolosako Turismo Ekinbide Etxearen eskuetan geratuko da argitaratzeko
edo/eta eszenaratzeko urtebeteko epearen barruan, epaiaren datatik
zenbatuta. Argitalpena hiru hizkuntza hauetan egin da: euskaraz, gaztelaniaz
eta ingelesez.
Saria
bakarra izango da, 4.000 euro, hain zuzen. Sariaren eraginez
sortzen diren betebehar fiskalak saria irabazi duenaren ardura
izango dira. Lehiaketa hutsik uztea ere erabaki lezake Epaimahaiak.
Idazlan
irabazlea erabakitzea eta kartazal itxiaren irekitzea Tolosan
(Gipuzkoa) egingo dira, Tolosako TITIRIJAI 2005 Nazioarteko
Txotxongilo Jaialdiaren barruan.
Antolaketa
taldeak konpromisoa hartzen du idazlan irabazlea eszenaratzeko
txotxongilo antzezpenetan ospea duen talderen baten eskutik.
Estreinaldia Tolosan izango litzateke, TITIRIJAI 2006 Nazioarteko
Jaialdiaren barruan.
Antolatzaileek
berek ez dituzte itzuliko aurkeztutako idazlanak. Hau da, epaia
ematen denetik zenbatuta hiru hilabeteko epea izango du egileak
edo berak baimendutako norbaitek idazlana jasotzeko. Epe hori
bukatzen denean, jaso ez diren aleak suntsitu egingo dira.
Lehiaketan
parte hartzeak esan nahi du oinarri hauek onartzen direla.
Oinarrietan
aurreikusten ez dena antolatzaileek erabakiko dute.
Lehiaketako irabazleak |