tolosa750
tolosa750
BURUTUTAKO PROIEKTUAK
marra

Ipuinartean

3.- Eragile lankideak

 

Antolatzaileen asmoa “IpuinARTEan I” erakusketa ibiltaria bi urtean behin egitea da. Ekitaldi bakoitzean herrialde jakin bati egin nahi diote erakusketan parte hartzeko gonbita. Oraingoan, Ekuatore Ginea gonbidatu dute; herrialde hartako Kultura Ministerioak bertako bi artista nagusietakoen partaidetza finantzatu du, erakusketa honetan haien lanez gozatzeko aukera izan dezagun.

Arteleku erakundeak ere babesa eman dio egitasmoari, Santi Eraso zuzendariaren eskutik; hain zuzen ere, diru laguntza eman du, obrak gordetzeko instalazioak utzi ditu eta erakusketa gauzatzeko aholkularitza eskaini du.

Jokin Ansorenak, Tolosako udaleko kultura teknikariak, erakusketa hartuko duten aretoekiko harremanak bideratu ditu.

Bestalde, Tolosaldeko ikastetxe batzuk ere egitasmoaren partaide izango dira, kulturaniztasunari buruzko jardunaldiak egiten parte hartuko baitute.

Artista parte-hartzaileen zerrenda

Alberto Letamendi eta Héctor Lunari bururatu zitzaien literatura eta artea bateratu eta bi ardatz horietan oinarrituriko erakusketa kulturaniztun bat sortzea. Sükrü Karakus, Jeannine Obono eta Ana Sanzek ideia horrekin bat egin genuen; hain zuzen ere, kulturaniztasunari eta hetereogeneotasunari ikuspegi positibo batetik begiratzeko eta elkar aberasteko aukera emango zuen egitasmo bat sortzea zen helburua. Eta horrelaxe zehaztu genuen gaur egun “IpuinARTEan I” egitasmoa denaren funtsa.

Dagoeneko askotariko kulturetako hogeita hamasei artista lankide ditu EREITEk.

  • Alekos, 1963, Bogota (Kolonbia)
  • Javier Alkain 1960, Donostia (Gipuzkoa)
  • Mariano Arsuaga 1954, Irun (Gipuzkoa))
  • Alfredo Bikondoa 1942, Donostia (Gipuzkoa)
  • Fabricio Cajas 1968, Quito (Ekuador)
  • Sepi Caminos 1967, Tolosa (Gipuzkoa)
  • Susana García 1964, Tolosa (Gipuzkoa)
  • María Cueto 1960, Aviles (Asturias)
  • Martina Dasnoy Brusela (Belgika)
  • Antonio Di Bellonio 1961, Casalnuovo di Napoli, Napoli (Italia)
  • Gustavo Díaz Sosa 1983, Sagua La Grande (Kuba)
  • Félix Edu Aló 1965, Amvom-Evinayong (Ekuatore Ginea)
  • Iñaki Epelde 1958, Tolosa (Gipuzkoa)
  • Juan Luis Goenaga 1950, Donostia (Gipuzkoa)
  • Juan Gorriti 1942, Oderitz (Nafarroa)
  • Tony Grady 1960, Newcastle Upon Tyne (Erresuma Batua)
  • Hiromi Inomata 1966, Chiba (Japonia)
  • Sükrü Karakus 1956, Malatya (Turkia)
  • Darcy Kiefel 1959, San Frantzisko, Kalifornia (AEB)
  • Alberto Letamendi 1964, Ordizia (Gipuzkoa)
  • Jose Luis Longarón
  • Papín Lucadamo 1960, Buenos Aires (Argentina)
  • Héctor Luna 1958, Quito (Ekuador)
  • Ricardo Madana Mateo 1964, Annobon (Ekuatore Ginea)
  • Willie Márquez 1968, Jerez de la Frontera (Cadiz)
  • Julio Matilla 1928, Camaguey (Kuba)
  • Hugh McCarthy 1975, Dublin (Irlanda)
  • Angela Mejías 1958, Valdelacalzada (Extremadura)
  • Txitxi Oregozo 1962, Tolosa (Gipuzkoa)
  • Tony D. Pájaro 1948, Manila (Filipinak)
  • Julio Pardo 1957, Iruñea (Nafarroa)
  • Iñigo Royo 1962, Donostia (Gipuzkoa)
  • Bárbara Stammel 1960, Soecking (Alemania)
  • Gorcin Stanojlovich 1974, Sarajevo (Bosnia-Herzegovina)
  • Tanya Tagaq 1975 Cambrydge Bay (Kanada)
  • Tytti Thusberg 1969 Mikkeli (Finlandia)
  • Jose Luis Zumeta 1939, Usurbil (Gipuzkoa)