|
Ipuinartean 2.- Ekimenaren jatorria |
|
“Kultura gizakiak, gizarteko kide den aldetik, dituen ezagutza, sinesmenak, artea, morala, zuzenbidea, ohiturak eta gainerako ahalmen edo usadioak dira”. (Edward Burnet Tylor, 1832-1917) Norbera komunitate jakin batean jaio eta bizi da, komunitate horretan gizarteratzen da, eta horren arabera pentsatzen, sentitzen eta jarduten du. Kultura gizakiaren gizarte bizitza osoaren adierazpena da. Kulturartekotasuna askotariko kulturetako pertsonen artean bizitzeko ahalmena da, haiekiko harreman horizontalak eta elkarrekiko begirunean eta ezagutzan oinarritutako harremana edukitzea. Gaur egun, Euskal Herrian kulturaniztasunaren inguruko bi eredu nagusi bereizten dira. Batetik, euskal gizarteak gaur egun dagokion estatuaren markoaren baitan bere kulturarekiko errespetuari eutsi nahi dio, askatasunez; bestetik, herritarrek ere errespetua eskatzen dute, beren berezitasunekiko begirunea, eskubide berdintasuna izanik berezitasunak errespetuz hartzea. Horretarako, honako oinarrizko irizpide hauek proposatzen dira:
Irizpide horiek betetzeak emango digu kulturen arteko benetako bizikidetza finkatzeko bidea. Irizpide horiei jarraituz antolatu du egitasmo hau kulturaniztasunaren aldeko “EREITE” elkarteak, kultur adierazpenaren bi elementu bateratuta: artea, alde batetik, eta ipuin, elezahar eta mitologiak, bestetik. Bost kontinenteetako hainbat kulturatako ipuin, elezahar eta mitologiak hautatu ditugu. Gure ustez, giltzarri kulturalak aurkitzeko bitarteko ezin hobea dira, haietan islatzen baitira kultura bakoitzeko kideek belaunaldiz belaunaldi transmititu dituzten beldurrak, dohainak, balioak eta irakaspenak, kulturen ezagutza eta irakaspena. Gaur egun bilduma oparoa dugu. Artista parte-hartzaileek ipuin horietan inspiratuta osatu dituzte beren obrak; ezinbesteko baldintza zen artista bakoitzak bere kulturaz bestelako kultura bateko testua hartzea abiapuntu bere obra sortzeko, eta gero obra hori EREITEren esku uztea, urtebetez gutxi gorabehera, aurreikusita dauden erakusketak egiteko. Erakusketan, obra horiekin batera obra bakoitzaren inspirazio iturri izan diren ipuinak ere agertuko dira. Ipuin, elezaharra eta mitologiak hiru hizkuntzatan idatzita agertuko dira: euskaraz, gaztelaniaz eta testuaren jatorrizko herrialdeko hizkuntzan. Era berean, elkarteak liburu bat emango du argitara, Alberdania argitaletxearen eskutik. Liburuan ipuin, elezahar eta mitologiak agertuko dira, hiru hizkuntzatan, lehen aipatu bezala, eta horietan oinarrituta sortutako obren argazkiak ere izango ditu. Bideo sorkuntza bat ere kaleratuko da, Aurelio Vicentek zuzendua eta gauzatua. Horrez gainera, kulturartekotasunari buruzko jardunaldiak egingo dira jendearentzat: hitzaldiak, proiekzioak, etab. antolatuko dira jardunaldien barruan. Azkenik, ikastetxeetarako kulturartekotasunari buruzko jardunaldiak antolatuko dira, baita IpuinARTEan I erakusketarako bisita gidatuak ere. |

