tolosa750
tolosa750
BURUTUTAKO PROIEKTUAK
marra

Ipuinartean

12.- Programa

 

Erakusketa

2005eko Irailak 17, larunbata

dec Ordua: 12.00etan.
Lekua: Aranburu jauregia
“IpuinARTEan I” erakusketaren eta liburuaren aurkezpen ofiziala prentsarentzat

dec Ordua: 19.00etan.
Lekua: Aranburu jauregia
“IpuinARTEan I” erakusketa ibiltariaren inaugurazio ofiziala
“IpuinARTEan I” liburuaren aurkezpena

dec Ordua: 23.00etan.
Lekua: Santa Maria Plaza
- Jum-Jum taldea: Afrikar perkusio, txalaparta eta alboka kontzertua.
- Pintura zuzenean: Juan Luis Goenaga, Papín Lucadamo, Ricardo Madana Mateo eta Txitxi Orbegozo.

2005eko Irailaren 20tik Azaroaren 5era

dec “IpuinARTEan I” erakusketa, Tolosako Aranburu Jauregian
Ikustorduak: 17:30-20:30, jaiegun eta astelehenak izan ezik.

Kulturartekotasunari buruzko jardunaldiak

2005eko Irailak 23, ostirala

dec Lekua: Kultura Etxea.
Ordua: 19.30ean.
Filma eta eztabaida.
Izenburua: GO
Zuzendaria: Isao Yukisada

GO, Kaneshiro Kazuki idazlearen eleberri autobiografikoaren egokitzapena. Japanese Academy Awards en 8 sari irabazi zituen 2000. urtean.

Arraza, aberria, nazioa, integrazioa… Japonian etniaren garbitasunaren alde egiten da oraindik ere, eta horrek ondorioz dakar Japonian bizi diren herritar atzerritarrek diskriminazio izugarria jasatea. Sugihara, filmeko protagonista gaztea, korearra da jatorriz eta Japonian bizi da. Gaztetatik ikasi zuen bere burua defendatzen eta badaki ez duela arriskurik izango bere betiko "ingurutik" ateratzen ez bada; edonola ere, berak integratu egin nahi duenez eta izpiritu menderakaitza duenez, arauak hautsi eta bere ingurutik irtengo da.

Filmaren proiekzioaren ondoren, gai horri buruzko eztabaida izango da. Santi Eraso eta Carmen Martí-k parte hartuko dute.

2005eko Urriak 07, ostirala

dec Lekua: Kultura Etxea.
Ordua: 19.30ean.
Mahai ingurua: “bizikidetzarako giltzarriak”

Kulturarekin eta immigrazioarekin lotura duten hainbat taldetako ordezkariek, hala nola, Sandra Lourido eta Agustín Unzurunzagak (SOS Racismo), Abdoulaye Gueyek (Caritas Gipuzkoaren abokatua), eta abarrek, hainbat kulturen arteko bizikidetza eremu berri bati nola heldu aztertuko dute; ondoren, entzuleek galderak egin ahal izango dituzte eta eztabaida irekiari ekingo zaio.

2005eko Urriak 14, ostirala

dec Lekua: Kultura Etxea.
Ordua: 20.00etan.
Hitzaldia: Kulturartekotasunari buruzko gogoetak.

2005eko Urriak 21, ostirala

dec Lekua: Iratxo Taberna, Tolosan.
Ordua: 22.00etan.
Ipuin kontalariak: Idoia Sanchez eta May Gorostiaga.

“IpuinARTEan I” liburuko zenbait ipuinen eszenifikazioa egingo da.

2005eko Urriak 28, ostirala

Gineako tradizioei buruzko dokumentalaren proiekzioa, herrialde horretako kulturaren ordezkariek osatua.

Proiekzioaren ondoren, Ekuatore Gineako Kultura Ministerioko hainbat kidek beren herrialdeari buruz hitz egingo dute, eta ondoren galderak egiteko aukera izango da.

2005eko Urriak 29, larunbata. Ekuatore Ginearen Eguna:

dec Ordua: 11.00etatik 14.00etara.
Lekua: Kultura Etxea.
- Ekuatore Gineko janaria dastatzea
- Eskulangintzaren Erakusketa

dec Ordua: 21.00etan.
Lekua: Azoka.
Herri afaria: Gineako jakiak

dec Ordua: 23.00etan.
Lekua: Plaza Berria
Kontzertua: Saharaz beheko Afrikako abesti tradizionalak, afrikar perkusioak lagunduta.

2005eko Irailaren 17tik Azaroaren 04ra

Kulturartekotasunari buruzko jardunaldiak, Tolosa-Ibarrako ikastetxeentzat

Lehen hezkuntzako ikasleekin eta DBHko lehen zikloko ikasleekin lan egingo da, musikaren, jokoen, artearen eta literaturaren inguruan, beste kultura batzuen berri emateko eta kulturartekotasuna lantzen saiatzeko.

2005eko azaroa-abendua

dec “IpuinARTEan I” Erakusketa
Lekua: Bastero Kulturgunea, Andoain

2006ko urtarrila-abendua

dec Urtarrila-otsaila: Eibar.

dec Martxoa-apirila: Basauri

dec Maiatza-ekaina: Iruñea.

dec Uztaila-abuztua: Zarautz.

dec Iraila-urria: Donostia.

dec Azaroa-abendua: Leioa.

Aipatutako data horietan aldaketaren bat edo beste gerta daiteke.