tolosa750
tolosa750
BURUTUTAKO PROIEKTUAK
marra
Ipuinartean

1.- Egitasmoaren deskribapen laburra

 

Bost kontinenteetako ipuin, mitologia eta elezaharren bilduma prestatu dugu. Hainbat kulturatako hogeita hamasei artistak egingo dituzte lanak testu horietan oinarrituta; ezinbesteko baldintza, beren obraren oinarri gisa aukeratzen duten testua ez izatea norberaren kultura eta kontinente berekoa.

Artistek EREITEren esku utziko dute beren obra, erakusketa ibiltari bat egiteko eta ipuinak eta horietan oinarritutako obrak biltzen dituen liburu bat argitaratzeko.

Horrela, artisten kolektiboaren barruan kulturartekotasuna sustatu nahi da, artista horietako askok gizartean duten itzalagatik nagusiki. Eta, horrez gainera, publiko orokorrari (eta bereziki ikasleei) artelanez osaturiko bilduma erabat heterogeneoa aurkeztuz, gure ingurunean askotariko kulturez gozatzeko aukera edukitzea zein aberasgarri den erakutsi eta horri buruzko gogoeta bultzatu nahi da.