tolosa750
tolosa750
BURUTUTAKO PROIEKTUAK
marra
Ipuinartean

 

IPUINARTEAN kulturaniztasunaren aldeko EREITE elkarteak antolatutako ekimena da. Ekimen horrek artea, literatura eta kulturaniztasuna bateratzen ditu, kulturaniztasuna era positiboan eta aberasgarrian bizitzeko xedea duen kultur egitasmo batean.

Egitasmo horren baitan, gainera, immigrazioaren auzia eta gaur egungo egoera aztertuko dira, Tolosaren sorreraren 750. urteurrenaren inguruan, beti ere. EREITE Elkarteak eta Tolosaren 750 Urteurrena Fundazioak lankidetza hitzarmen bat sinatu zuten, askotariko xedea duen lan hori partaidetzan oinarritzeko aukera eman duena.

IPUINARTEAN ekimenari hainbat erakunde publiko eta pribatuk eman diote babesa, honako hauek esaterako: Arteleku, Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza eta Kutxa.