tolosa750
tolosa750
ALBISTEGI@
Azken albisteak Data arabera

Gaiaren arabera

ALBISTEGIR@ HARPIDETU

marra

1

Albistegiak abendura arte bere jarduera etengo du
Gizartea , 2006-09-29
Tolosa 750 Fundaziotik jakinarazten dizugu albistegiak bere jarduera abendura arte eten egingo duela. Bide batez, Tolosako aktualitateari buruz agertu duzun interesa eskertzen dizugu. Jaso ezazu gure agurrik beroena.

Txalo antzerki taldeak "Arte" antzezlana estreinatuko du Leidorren
Kultura , 2006-09-29
Gaur (29) Leidor aretoan "Arte" antzezlana estreinatuko du Txalo antzerki taldeak, gaueko 22:30ean. Carlos Zabalak zuzendu du komedia ezagunaren euskarazko egokitzapena. "Arte" antzezlanean hiru aktore ezagunek hartuko dute parte: Joseba Apaolaza, Ramon Agirre eta Asier Hormaza. (Noticias de Gipuzkoa, 2006/09/29) (Gara, 2006/09/29)
Iturria: Tolosako Udala
Agenda
Iturria: Aizu
Txalo antzerki taldeak Art antzezlana estreinatuko du
Iturria: Tolosaldeko Hitza
Arte obra lehen aldiz euskaraz, Leidorren
Iturria: El Diario Vasco
Tolosa acoge el estreno de la versión en euskera de Arte
Iturria: Berria
Agenda
Iturria: Berria
Yasmina Rezaren "Arte" estreinakoz euskaraz emango dute gaur, Tolosan

Bihar "Kutxidazu bidea, Ixabel" filma eskainiko dute Leidor aretoan
Kultura , 2006-09-29
Mireia Gabilondok zuzendutako "Kutsidazu bidea, Ixabel" filmaren emanaldia bihar (30) eskainiko dute estreinatu berri den Tolosako Leidor aretoan. Filma Donostiako Zinemaldian estreinatu zen atzo (28). Tolosako estreinaldian pelikulako hainbat aktore izango dira, Ainere Tolosa eta Jose Luis Ugartemendia beste hainbaten artean. Euskarazko filma gaueko 22:30ean proiektatuko dute.
Iturria: Tolosako Udala
Agenda
Iturria: Tolosaldeko Hitza
«Pantailan emaitza osoa ikustean sinesten duzu zinema egin duzula»
Iturria: El Diario Vasco
Kutxidazu bidea Ixabel filmaren aktoreak, bihar Leidorren

Tolosako zine kluba ez da zine-forumeko proiekzioez arduratuko
Kultura , 2006-09-29
Tolosako Zine Klubak hemendik aurrera ez ditu ostegunetako zinema saioak antolatuko. Horiek, Tolosako Udaleko Kultura sailaren esku geratuko dira, eta hemendik aurrera zine-forum izena hartuko dute. Tolosako Zine Klubak ostegunetako filmen aukeraketan lagunduko dio Udalari. Zine Klubaren helburu nagusia Tolosako zinemazaletasuna bultzatzen duen edozer ekimen laguntzea da. Zine forumak atzo (28) eskaini zuen denboraldiko lehen filma; Radu Mihaileanu zuzendariaren "Vete y Vive" lana hain zuzen ere.
Iturria: El Diario Vasco
El cine-club se dedicará, a partir de ahora, a impulsar el cine en Tolosa
Iturria: Tolosaldeko Hitza
Vete y vive filma, etzi, zine forum saioan
Iturria: El Diario Vasco
"Vete y vive" abre hoy una nueva etapa para el cine club
Iturria: Noticias de Gipuzkoa
La película "Vete y vive" inaugurará las sesiones del cineforum del Leidor de Tolosa
Iturria: Berria
"Vete y vive"

Bertso saioarekin emango dio hasiera Bonbereneak denboraldi berriari
Kultura , 2006-09-29
Bihar (30) gaueko 22:30ean Egaña, Silbeira, Amaia Agirre, Jokin Uranga eta Miren Artetxe bertsolariek hasiera emango diote Bonbereneako denboraldi berriari. Sarrerak 3 euro balio du. Datorren hilabeteari begira, ekitaldi eta kontzertu ugari antolatu ditu Bonbereneak.
Iturria: Tolosaldeko Hitza
Bertso saioarekin ekingo dio denboraldi berriari Bonbereneak
Iturria: Bonberenea
Bertso saioa

Tolosako irudiak proiektatuko dira bihar Artxibategiaren fatxadan
Kultura , 2006-09-29
Bihar (30) gaueko 21:00etan Gipuzkoako Artxibategi Orokorreko fatxadan, Tolosako herritarrek emandako herriko irudi zaharrak proiektatuko dira. Argazki horietako batzuk "Experiencias/esperientziak" proiektuaren aurkezpenean, Leidorren, ikusi ziren.
Iturria: El Diario Vasco
Proyección de fotos antiguas de Tolosa sobre la fachada del Archivo
Iturria: Tolosaldeko Hitza
"Esperientziak" proiektatuko dute bihar, 21:00etan

Angel Cuerdo eta Fabiola Jubin bidaiariek dokumentala aurkeztu zuten Leidorren
Kultura , 2006-09-29
Atzo (28) eskaini zuten Leidor aretoan Angel Cuerdo eta Fabiola Jubin bidaiari tolosarrek Hego Amerikatik motoz egindako bidaiari buruzko dokumentala. Tolosako bikoteak Buenos Airesen ekin zion bere bideari eta Amerika zeharkatu zuen Machu Pichura heldu arte. Beren bidean, Uruguai, Brasil, Paraguai eta Bolivia zeharkatu zituzten. Jendetza handia bildu zen Leidorren bikotearen dokumentala ikusteko.
Iturria: Tolosaldeko Hitza
Cuerdo eta Jubin abenturazaleen bidaia ikusgai
Iturria: El Diario Vasco
Por la ruta del Che
Iturria: Noticias de Gipuzkoa
Tras la ruta del Che por Sudamérica
Iturria: Tolosaldeko Hitza
"Hego Amerika motoz, Cheren bidetik" lana ikusgai, Leidorren

Etxebizitza duinak eskatzeko deialdia egin dute biharko
Gazteria , 2006-09-29
Gazte talde batek etxebizitzen egoera salatzeko asmotan eserialdi baterako deialdia egin du biharko (30), arratsaldeko 18:00etan Tolosako Triangelu plazan. "Etxebizitza duin baten alde" lemapean SMS eta mezu elektronikoen bidez zabaldu da gazteen artean biharko eserialdiaren aldeko deialdia.
Iturria: Noticias de Gipuzkoa
Anuncian una sentada "por una vivienda digna" en el Triángulo de Tolosa

"Alhondigako lurzoruan aparkaleku berriak sortzearen aukera historikoarekin nahiko pozik gaude"
Merkataritza eta Turismoa , 2006-09-29
Anate Iturralde eta Maria Jose Carretero. Igarondo merkatari elkarteko kideak. "Ikasturte berrirako helburu ugari jarri ditugu, nahiz eta gure esku ez dauden batzuk aspalditik eskatzen ari garen aparkalekuen gaia kasu. Alhondigako lurzoruan aparkaleku berriak sortzearen aukera historikoarekin nahiko pozik gaude, merkataritzarentzako ezinbesteko baldintza baita Tolosara gustura heltzea".
Iturria: El Diario Vasco
Igarondo reclama la futura creación de una concejalía propia para el comercio

Alkatearen eginkizunak alkateordearengan eskuordetzea
Administrazioa , 2006-09-29
Entitate Lokalen Antolamendu, Fun­tzionamendu eta Erre­gimen Juridikoaren Arautegiaren azaroaren 28ko 2.568/1986 E. D.ko 44.2 artikuluak xeda­tzen duena bete­tzeko, hurrengo hauxe jakinarazten dut bidezko diren ondorioak izan ditzan: Tolosako Udaleko Alkateak, 2006ko irailaren hemere­tzian, 1.583/2006 zk.arekin, egin zuen dekretuaren arabera, Olatz Peon Ormazabal, Lehenengo Alkateordeak, beteko ditu Alkatearen fun­tzioak, 2006ko irailaren 20tik 22ra (biak barne). Delega­tze erabakia har­tzeko arrazoia hau izan da: Aipatutako egunean Alkatea ez dela Udale­txean izango.
Iturria: GAO
Alkatearen eginkizunak alkateordearengan eskuordetzea

1