tolosa750
tolosa750

BURUTUTAKO PROIEKTUAK
marra

2007ko Tolosako egutegi ofizialak irabazleak ditu jada


TolargiTolosa 750, Tolargi eta Tolosagasak antolatutako argazki lehiaketak baditu, jada, hamahiru irabazleak eta beren izenak epaimahaiaren erabakiaren ostean ezagutu dira. Apirilean Tolosako biztanle orori zuzendutako argazki lehiaketa aurkeztu zen, 2007ko herriko egutegi ofiziala egiteko helburuarekin. Partehartzaileek nahi zituzten argazki guztiak aurkez zitzaketen, izan ere, baldintza bakarra argazkiak Tolosan ateratakoak izatea zen.

Argazki irabazle bakoitza urteko hilabete batean agertuko da eta, oraingoan, Xabier Ubedaren muntai batek irudikatuko du portada. Urtarrileko argazkia Angel Alonsorena izango da; otsailekoa Javier Ortiz Morenorena; martxokoa Miguel Uranga Martinena; apirilekoa Estibaliz Silloniz-Odiagarena; maiatzekoa Jose Ignacio Gabarainena; ekainekoa Jose Maria Arrigain Ijurrarena; uztailekoa Diego Consuegrarena; abuztukoa Miren Atxagarena; irailekoa Jose Antonio Abaigorrena; urrikoa Elixabete Garmendia Lacunzarena; azarokoa Tomas Mendizabalena eta, azkenik, Iñaki Elolaren argazkiak itxiko du egutegia abenduan.

Irabazleek Tolargi eta Tolosagasak eskainitako sari desberdinak jasoko dituzte: portadaren irabazleak urte bateko argia eta gasa doan eskainiko dizkion sari berezia izango du. Horretaz gain, urtebetez argia doan izango duten sei sari egongo dira eta beste sei urtebetez gasa doan